Euskaraz aritzeko, ezagutza eta gogoa ez ezik, baliabideak
eta aukerak ere behar dira. Guztion bizitzan gero eta presentzia handiagoa
duten teknologia berrietan ere horixe gertatzen da, eta eragile asko ari dira
ordenagailuarekin edota horren kideko bilakatu diren gainerako tresnekin ari
garenean euskara balia dezagun eskatzen.
Eusko Jaurlaritzako Hizkun-tza Politikarako
Sailburuorde-tzaren ekarpena atzo abiatu zuen 'Klik egin' kanpaina da,
honezkero sarean jarrita dauden euskarazko baliabideen berri eman nahi duena.
Sailburuordetzak ezagutarazi nahi dituen tresnak 'www.euskara.euskadi.net' web
gunean daude bilduta, eta erabiltzaile arrunt batek behar dituen lanabes
nagusiak bertan daudela esan liteke, euskaraz lan egiteko, idazteko, ikasteko
edota jolasteko.
Hainbat web gunetan banerrak jartzeaz gain, 1.500
mahai-gaineko banatuko dira administrazio publikoetan, 'Nahi baduzu, nirekin
euskaraz' leloa daramatenak. 16.500 triptiko ere banatuko dira. Eusko
Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendari Iván Igartuaren
esanetan, Eusko Jaurlari-tzak lan handia egin du tresna horiek guztiak biltzen
eta ordenatzen, baina sarritan erabiltzaileek ez dituzte erabiltzen: «Online
dauden euskarazko tresna guztiak sortzeko ahalegin handia egin da. Beraz,
tresna horiek erabiltzaileei onura ekarri behar die, eta bide batez, baita euskarari
ere. Horretarako baina, tresna horiek ezagutarazi egin behar dira eta horretan
saiatu gara kanpaina honekin».
Abenduaren 2an amaituko da kanpaina.
iturria: diario vasco, 2012-11-27