HIZTEGI AUTOMATIKOAK EUSKERA ETA HEDAPEN HANDIKO BOST HINKUNTZA LOTZEKO

Elhuyarrek automatikoki sortutako bost hiztegi biltzen dituen Hiztegi Automatikoak ataria sortu du, eta erabiltzaileen esku jarri du sarean (hiztegiautomatikoak.elhuyar.org/). 

Hiztegi horiek alemanarekin, hindiarekin, arabierarekin, txinerarekin eta swahiliarekin lotzen dute euskara, hizkuntza teknologiez baliatuta. Ingelesa erabili da zubi-lanak egiteko eta bost hiztegi horiek sortzeko. 

Hizkuntzen aukeraketa ez da kasualitatea izan, kontuan hartu baita, besteak beste, hizkuntza horiek biltzen duten hiztun kopurua handia. Kontsultatu ez ezik, deskargatu ere egin daitezke.

ITURRIA: DIARIO VASCO, 2013-06-19