Berri hau hemen irakurtzen dabilen edonork, interneten erabiltzaile den neurrian, jakingo du zertan aldatu duen bere egunerokoa ia ezinbestekoa dugun baliabide honek. Badira, ordea, ohartu gabe ematen diren aldaketak. Horietako baten inguruko galdera egin zuen iaz Eusko Ikaskuntzak. ‘Nola aldatu ditu internetek gure prozesu kognitiboak?’ galdetu zuen, eta orain kaleratu berri du jasotako erantzunen laburpen sakona.
Hain zuzen ere, 2015an jarri zuen abian Eusko Ikaskuntzak 'Urteko Galdera' proiektua, tribuna ireki gisa, non, urtero, autore eta irakurleek osatzen duten komunitateak aukeratutako gai bat jorratzen den haren Euskonews online plataforman astero ekarpen berriak jasoaz. Ia hogei urteko esperientzia du hark eta bost mila harpidedun ingururi banatzen zaie. Proiektu honen helburua pentsamendu kritikoa sortzea da, arlo eta disziplina anitzeko espezialistak galdera erantzuna ematen dizkioten batera.
Lehen edizioan, Eusko Ikaskuntzak ondorengo galdera egin zuen: 'Nola ari da aldatzen Internet gure prozesu kognitiboak?' Apirilaren 7an, Ikerbasqueko filosofo eta ikertzaile Javier Echeverría Ezpondak atala inauguratu zuen ondorengo artikuluarekin: Hirugarren ingurunean, pertzepzio gaitasunak, nahiz gaitasun kognitibo berriak. Hortik aurrera, Urteko galdera ekarpen berriekin aberasten joan zen astero. Guztira 28 artikulu izan dira, 13 euskaraz eta 15 gazteleraz, batezbesteko luzera 1.300 orrikoa eta guztira 29 pertsonen partaidetzarekin (7 emakume eta 22 gizon) eta horien batezbesteko adina 55 urtekoa (ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, jorratutako gaia kontuan hartuta). Diziplinei dagokienez, Letra eta Hezkuntza arlokoak izan dira parte hartzaile gehien eman dutenak (13 sinadura); ondoren, Ondarea (2), Matematikak (2), Soziologia (2) eta Musika (2) daude; Filosofia, Historia, Psikiatria, Psikologia, Antropologia, Ekonomia, Zuzenbidea eta Enpresa Zientziak ere izan ditugu.
2016ak ere badu, noski, dagokion galdera. Eta ari dira erantzunak
pilatzen.
ITURRIA: DIARIO VASCO, 2016-07-24
ITURRIA: DIARIO VASCO, 2016-07-24